2017(e)ko urtarrilaren 8(a), igandea

EMOZIOAK




Haur Hezkuntzako hezitzaileontzat oso garrantzitsua da gure ikasleen egoera zein den eta nola sentitzen diren jakitea. Izan ere, faktore hauen arabera ariketa, ekintza edo jolas desberdinak proposatu beharko ditugu, ahalik eta egoera hoberena izan dezagun. 





Hori lortu ahal izateko, emozioen munduan murgildu behar gara. Haur Hezkuntzako 5 urtekoen gelan oinarrituta, lehenik eta behin, haurrek existitzen diren emozioen berri izan dute. “Emoziotegia” izeneko liburua oso baliabide ona izan zaigu, bertan 42 egoera emozional deskribatzen dira eta haurrek egoera horiek zein momentuetan bizitzen dituzten pentsarazteko erabili izan dugu.

Era berean, haurrek gehien bizitzen dituzten egoerak lantzen dituzten beste ipuin batzuk irakurri ditugu. Gure kasuan, gomendagarrienen artean “Dragoiaren buztana”, “Koloretako munstroa”, “Elmer”, “Kamila zebra”, “Lau izkin ziztrinengatik” eta “Tximeleta-belarriak” aurkitu ditugu. Kontuan hartu behar da ipuin hauek haurren aurrean irakurri ostean, sakonago landu behar direla; istorioan gertatutakoa nola ulertu duten, mezua zein den edota pertsonaien egoeran aurkitu diren esate baterako.





Ipuinez gain, emozioak lantzen jarraitzeko ariketa bat planteatu dugu. Kasu honetan, gure eguneroko errutinan sartu zitekeen ariketa bat izan da non, haur bakoitza nola sentitzen zen eta zergatik azaltzeko une bat eskaintzen genien. Ariketa honen aurrean, bere sentimenduak zeintzuk diren azaldu nahi ez zuten haurrekin topatu izan gara, baina era berean, beste haur batzuen egoera zein den ezagutzeko eta beharrezko laguntza emateko baliogarria izan zaigu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina