ONGI ETORRI!


Dramatizazioa gertutik bizi dugun eta haurrekin lan egin nahi dugun taldetxoa gara eta Gasteizko Irakasleen Eskolan gaude gure formakuntza osatzen.
Sorkuntza eta ikaskuntza prozesua dokumentatzeko sortu dugu blog hau. Honen bitartez dramatizazio eta hezkuntzarako baliabideak eskura utziko ditugu kontsultatu eta horietaz hausnartu ahal izateko. Horrez gain, IKT-ak landuko ditugu, zeinak oso garrantzitsuak bihurtzen hari diren hezkuntza baliabideen artean.
Errespetua oinarritzat duen eskola eta hezkuntzagatik apostu egiten dugu, non pentsamendu kritikoaren bidez aurrera egin dezakegun dugun gizartearekin elkarrekintzan. Hau oinarrizkoa badirudi ere, sumatzen dugu praktikara eramatea zaila dela, izan ere gure inguruan jarraitzen dute bidegabekeriazko egoerak.
Besterik gabe, gure txokoa eskuragarri utziko dizuegu, eta eskertuko genuke zuon guztion parteartzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina