2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena

FINLANDIAKO HEZKUNTZA SISTEMA

Finlandian, gizarte osoak irakasleei garrantzi handia ematen diete. Izan ere, irakasle ikasketarako karrera zailenetaikoa da. Aurkezten direnen %10 baino gutxiagok lortzen du unibertsitatean sartzea; beraz, beharrezkoa dute batxilergoko batezbesteko nota 10etik 9 baino gehiago ateratzea. Gainera, gizartean inplikazioa erakusten dute, gizarte jardueretan eta borondatezko lanetan parte hartzen dutelarik.

Heziketa sistemari erreparatuz, berezitasun ugari daude. Hasteko, umeak ez dira eskolan hasten 7 urte betetzen dituzten arte, haurrek ikasketetan etekin gehiago ateratzea lortzea helburu. Eskolako lehenengo 6 urteetan, ikasleek irakasle berdina izaten dute ikasgai gehienetan, eta honen helburua da ume guztiek parte hartzea eta inor atzean ez geratzea. Ikasleek egunean 4 edo 5 ordu besterik ez dute eskolan egon behar, umeak ahalik eta gehien jolastea eta pentsatzen ikasteko denbora izan dezaten.

Hezkuntza zentroei dagokionez, ikastetxe bakoitzak hezkuntza maila ezberdina izanda, bere ikasketa plana antolatzeko autonomia du. Gainera, eskolak familiez eta kultura baliabideez, liburutegiez, eta abar arduratzen dira.

Finlandian, hezkuntza eta politikaren artean adostasuna dago, eta horrek egonkortasun handia ematen dio sistemari. Beste ezaugarri nagusietako bat heziketaren doakotasuna da: eskolako materiala eta garraioa barne. 

Espainian, berriz, Haur Hezkuntza (0 eta 5 urte bitartean) ez da derrigorrezkoa eta oinarrizko hezkuntza (6 eta 16 urte bitartekoa) derrigorrezkoa da.Hezkuntza doakoa da, erakunde publikoetan ikasten den bitartean, baina beharrezkoak diren materialak ikasleak erosi behar ditu, hala nola, liburuak eta material didaktikoak. Oinarrizko hezkuntza bi zatitan banatzen da: Lehen Hezkuntza (6 ikasturte) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (4 ikasturte). Bestetik, batxilergoa dago (16-18 urte bitartean), derrigorrezkoa ez dena eta 3 adar ezberdinetan banatzen dena; arteak, zientziak eta humanistikoak dira. 

Eskola- porrotari buruz hitz egiten badugu. gizonezkoen ia %30 eta emakumezkoena berriz, %20,8koa da Espainian, Europako bikoitza baino gehiago. Beraz, atera dezakegun ondorioa, Finlandian ikasketetan ordu gutxiago sartu eta diru gutxiago inbertitu arren, emaitza hobeak ateratzen dituztela litzateke. 

Hori kontuan hartuta, garrantzitsua ikusten dugu Finlandiako hezkuntza sistemaren arrakastaren gakoak zeintzuk diren azpimarratzea:

1.- Doakotasuna, berdintasunaren berme. Hezkuntzaren alorrean egiten diren inbertsio publikoak lehentasun osoa daukate. Horrek esan nahi du, besteak beste, ibilbide akademiko osoa, haurtzaindegitik unibertsitate ikasketak amaitu artekoa, sosik ordaindu gabe egiten dela Finlandian. 

2.- Denak erantzule, eta batera lanean. Familiak, eskolak, baliabide, azpiegitura soziokulturalak zein gainerako eragile publiko eta pribatuen arteko elkarlana.

3.- Egonkortasuna. «Konfiantza eta egonkortasuna dira gure hezkuntza sistemaren gako nagusiak» zioen Leo Pakhin, Finlandiako Hezkuntza Kontseiluko kideak. Finlandia ez dago aldaketa politiko, sozial eta ekonomikoetatik libre, baina horien guztien gainetik dago Hezkuntza.

4.- Maisu-maistren prestigioa. Finlandiako gizarteak gehien baloratzen duen lanbidea irakaslearena da. 

Lanerako baldintza egokienetarikoak dituztenak irakasleak dira. Ez diote masifikazioari aurre egin behar (20 ikaslekoa da gehienezko ratioa), etengabeko prestakuntzarako aukera ugari eta onak dituzte, eta materialen eta laguntzaren aldetik ere baliabide ugari dituzte. Maisu-maistraren lanak, behar duen sostengua du. Horrekin batera, autonomia dute erabili nahi dituzten material eta metodoak hautatzeko orduan. Beraz, irakasleengan konfiantza osoa jartzen dute.

5.- Helburuen araberako ebaluaketa. Ikastetxeak maiz ebaluatzen dituzte, eta ebaluazio horien emaitzak publikoak dira. Ikasleen iritzia ere hartzen da kontuan, eta hezkuntza administrazioak ez du eskolaz eskola dabilen ikuskaririk. Ikasleen ebaluaketa sistema ere berezia da. Derrigorrezko eskolaratzea 7 urterekin hasten bada ere, 11 urte bete arte ez dute azterketa konbentzionalik egiten.

6.- Inguruaren eta giroaren garrantzia. Espazioari eta horren erabilerari garrantzi handia ematen zaio, eta asko zaintzen dira beste toki batzuetan garrantzigabetzat jotzen diren elementuak: argi naturala, bistak, paisaiarekiko irekiera, elikadura, dekorazioa...

7.- Bizitzarako trebakuntza. Ikaskuntza prozesua lotura zuzena dute eguneroko kontuekin. Ikastea, azken batean, bizitzarako trebatzea da, eta zeregin horretan ez dago lan txikirik edo eginkizun gutxietsirik. Sukaldean egitea, lixatzea, jostea, garbitzea edota egurra moztea ohiko jarduerak dira eskola-orduetan, eta neskek eta mutilek partekatu egiten dituzte. 


LABUR METRAILAK, IKUS KULTURA ETA TEKNOLOGIA BERRIEK ESKUA ELKAR EMATEN DUTENEAN...

Komunikabideek, baloreak transmitizeko gaitasun handia dute, eta zenbait kasutan hezitzaileak izan daitezke (positiboki zein negatiboki). Hauek, barregarriak, beldurgarriak, akziozkoak, misteriokoak, kritikoak, hausnarketara eramaten gaituena etabarrekoak izan daitezke. Jarraian aurkeztuko dugun labur metraia "Malak eta Itsasontzia" neska errefuxiatu erreal baten istorioa kontatzen duen labur metraila da. Malaken bidaia zakarra kontatzen du, Siriatik, mediterraneo itsasoa gurutzatzeraino, eta bertan sortutako sentipen nagusiak adierazten ditu: bakardadea, beldurra, etxemina...


ERREFUXIATUAK HARTZEKO PROIEKTUA DISEINATUKO DUTE

Kaixo irakurleak!!

Gure modularraren gaia Errefuxiatuei buruzkoa denez, informazioa bilatu dugu eta hainbat berri aurkitu ondoren, honako hau interesgarria iruditu zaigu zuei irakusteko:

Munduan 50 milioi umek haien etxeetatik alde egin behar izan dute. 28 milioi ume haien etxeetatik alde egitera behartu dituzte gatazkengatik eta beste hainbat milioik, berriz, migratu egin behar izan dute bizitza hobe baten bila.

Horren ondorioz, Irailan, Gasteizko Udaleko, Arabako Foru Aldundiko, Comisión de Ayuda al Refugiado de Euskadiko (CEAR), Caritaseko eta Gurutze Gorriko ordezkariak batu ziren errefuxiatuen proiektu bat koordinatzeko eta diseinatzeko. ACNUR erakundeak gainera lan hauetan parte hartzeko bere desioa eman zuen ezagutzera. 

Proiektu hau laster prest egotea espero dute Udalak, errefuxiatuen hartze hori ahalik eta onena izateko eta, horrela, gure hiria errefuxiatu hauen oinarrizko beharrak asetzeko gai izan dadin.

Horretarako, Gizarte Politikako Saileko langileak txosten batera begira zirriborro bat prestatzen hasi dira, Elkarbizitza eta Garapenean Laguntzeko Zerbitzuarekin batera.Diseinatzen ari den proiektuan pertsona hauek Gasteizko zein puntutan biziko diren erabakiko da, behar dituzten baliabideak eta zerbitzuak nola eskeiniko zaizkien ere.


2016(e)ko urriaren 21(a), ostirala

SOLO ES EL PRINCIPIO

Resultado de imagen de educare vs educere
Gaur IKT-ko (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) klasean Solo es el principio dokumentala ikusi dugu, zatika.


Honek erakutsi egin digu haurren arrazoimen gaitasuna eta irakasleek hau garatzeko dugun ardura.

Sarritan hezkuntzak umeak tenteltzat hartu izan dituela, eta horregatik gau urrakorren trataera hain zaila izan da, batez ere hezkuntzaren lehen etapetan.


Dokumentalak Hezkuntzaren Historian ikasi genuen elementu bat hartzen du, eta, horrela, Educare eta educere kontzeptuak desberdintzen ditu, eta horrela umea adimena baduela adierazten du, eta ez dela jakituriaz bete behar den edukiontzi hutsa. Horregatik haurren adimena kandela baten modukoa irudikatu da documentalean, hasieratik piztuta dagoena.

Guk proposatutako antzerkian molde hori apurtu nahi dugu, errefuxiatuen gaia taula gainean jarriz, eta Pozzik eta Barougierrek erakusten duten moduan, haurren kandela piztuta dagoela erakutsi, eta nola helduok ez dugun itzali behar.



2016(e)ko urriaren 19(a), asteazkena

DRAGOIAREN ESNATZEA








Antzerkia aitzaki, iturri ezberdinetatik informazioa bilatzen egon gara eta horien artean, arreta deitu digun bideo bat aurkitu dugu Bartzelonako Batló Etxean burutzen dena. Batló Etxea Bartzelonako obra bat da, Antonio Gaudiak sortutakoa eta gizon-emakume guztien ondarea da. Orain dela hamar urte izendatu zuten eta hori ospatzeko videomapping 3D bat antolatu zuten Bartzelonako biztanle guztientzako. Gaudi, Batló Etxea sortzean hainbat sinbologia eta interpretazio izan zituen eta bideo honekin hau guztia irudikatu nahi izan dute. Videomapping 3D-ak 30 min irauntzen du.

Argitako eta koloretako ikuskizun hau bostetako eraikineko aurrealdeak espazioa banatuz egin zen: Aharrausietako Etxea, Hezurren Etxea, Uretako Etxea, Herensugearen Etxea eta Maskaretako Etxea.




Bideo honi esker, ikus dezakegu nola argi-efektu soil bati esker lor daitekeen produkzio deigarri eta originala. Gainera, proiekzioak egiteko erabiltzen duten euskarria arreta deitu zigun Batló Etxea baita. Era berean, kalean egindakoa da, dohainik eta ikusle guztien parte hartzea sustatu duena.

HEZIBERRI


Aste honetan, Heziberri Curriculuma aztertu dugu. Talde bakoitzak curriculumeko atal bat landu du eta ondoren, guztion artean ondorioak atera eta curriculum berriaren gaineko ezagutzak jaso ditugu.

Hasieran zailtasunak izan ditugu curriculum berri hau ulertzeko, izan ere, hiru urtez daramatzagu curriculum zaharra lantzen eta egokitzeak bere prozesua behar du.

Hurrengo ilaretan Heziberri curriculumeko hurbilpen bat aurkezten dizuegu:

Historian zehar indarrean egon diren Gobernuek desoreka eta desadostasunak izan dituzte, eta horiek hezkuntzan islatu izan dira. 

Euskal Herriko eta Espainako historioa aztertuz gero, honetaz jabetu gaitezke. Horren adibide gertuena orain duela bi urte aurkeztutako LOMCE hezkuntza lege berria dugu, zeinari "esker" musika, arte plastikoak, eta filosofia hezkuntzatik kanpo geratu diren, antza, arreta galarazten dutelako. Gelditu den hutsune hori betetzeko erlijioa indartu egin dute.

Beraz Euskal Herrian, lege berri honek curriculum berria argitaratzea ekarri du. Aldaketa nagusia egiturari dagokio, izan ere, hiru eremu izatetik (Norberaren ezaguera pertsonala, Ingurunearen Ezagutza, eta Hizkuntzak Komunikazioa eta Adierazpena), bi izatera pasatu da, (Nortasunaren Eraikuntzaren eta Ingurune Fisiko eta Sozialaren Ezagueraren Eremua, Nortasunaren Eraikuntzaren eta Komunikazioaren eta Adierazpenaren eremua).Gainera, botere harremanei dagokionez, are eta herarkikoagoak dira zuzendariari irakasleei baino botere handiagoa egozten baitzaio.

Hona emen Heziberri Curriculuma


2016(e)ko urriaren 15(a), larunbata

ALDERANTZIZKO KONOA

Pasa den egunean, alderantzizko konoa ikusi genuen IKT-en (informazio, komunikazio teknologiekin) izan ere, taldearen parte hartzea oso inportantea da gure modularraren prozesuan. Hori lortzeko ezin bestekoa da komunikazioa, bestearen esperientzia taldekatzea, entzutea, besteen ideiak errespetatzea, talde bateko kidea izatearen sentimendua adieraztea etab. Taldeko teknika hau, esplizitua dena inplizitua bilakatzean oinarritzen da: Esplizitua ikusten duguna izango litzateke eta hortik abiatuta pentsatzeko eta lan egiteko aukera ematen digu, inplizitua den horretara ailegatzeko.

Modu honetan Pitxonek bereizten dituen zazpi bektore, honako hauek dira: afiliazioa, partaide izatea, kooperazioa, komunikazioa, tele eta egokitasuna. 





2016(e)ko urriaren 6(a), osteguna

DOKUMENTALA


Dokumentazio lan egoki bat burutzeko, koordinazio eta antolaketa lan egokia egitea nahitaezkoa da, bestalde, errespetuz lan egitea beharrezkoa da. Honako hau kontuan hartuta, gure taldearen kasuan, Gasteizko kaleetatik errefuxiatuen gaiari buruzko dokumentazio lana burutzera ekin diogu.

Hasteko, koordinazio eta antolaketari dagokionez, taldea bitan banatu eta bakoitzari eremu bat esleitu diogu, talde bakoitzeko lau kide egonda. Informazioa eskuratzeko, garrantzitsua da aniztasuna kontuan hartzea; horretarako, askotariko jatorri eta adinetako pertsonei galdeketak egitea pentsatu dugu eta gainera, hiriaren eremu ezberdinetatik; izan ere, lekuaren arabera usteak eta iritziak aldatzen ohi dira, hori dela eta, talde bat unibertsitate eremutik egon da eta bestea; aldiz, hiriko erdialdetik.

Kontuan hartu beharreko alderdi bat, zein motatako galderak egin eta hauek nola formulatu da, errespetuarekin lotura zuzena daukan alderdia, modu irekiaz galdetu behar baita, inor mindu gabe. Bestalde, gure iritzia ezin dugu plazaratu besteen erantzuna baldintzatuz. Honako hau oinarritzat hartuz, denbora hartu dugu gure galderak pentsatzeko eta hauek modu orokor batean planteatu ditugu, ahalik eta informazio gehien eskuratzeko eta galdetutakoek eskatuz gero, gehiago zehaztu ditugu. 

Arestian aipatutako guztia oinarritzat hartuta, dokumentazio lana egitea posiblea izan daiteke; dena den, galdeketa soilik ez da nahikoa, lana analizatu eta landu ahal izateko, galdeketak grabatzea ere komenigarria da eta horrela egin dugu guk; betiere besteen baimena izanda. 

Behin informazio guztia eskuratuta, eskuratutako informazioa osatzeko beste iturrietan informazioa bilatzea nahitaezkoa da. Ostean, dokumentalaren muntaia egitera ekin diogu movie maker programa dela medio beste kideei gure emaitzak erakusteko. 



2016(e)ko urriaren 3(a), astelehena

GURE LAN MODULARRA K36089246........

EGUN ON!!!

Gaur gure graduko azken lan modularra martxan jarri dugu. Lan modularra, ikasgai guztiak barnebiltzen dituen txosten bat da. Aurten, dramatizazio minorrean gaudenez, lan modularraren helburua, antzerki bat sortzea da. 

Horretarako, gai bat hautatu behar genuen baina ez da batere erraza izan taldekide guztion artean ados jartzea. Izan ere, gure artean ezagutu berri gara eta gainera taldekide kopurua nahiko handia da. Beraz, onerako edo txarrerako, askotariko ideiak dauzkagu

Azkenean, ERREFUXIATUEN GAIA lantzea erabaki dugu. Gai hau hautatu dugu alde batetik, gaur egun pil-pilean dagoelako, eta bestetik, interesgarria bezain aberatsa iruditzen zaigulako haurrei errefuxiatuen gaia beste modu batean erakustea.

Ea zorte ona dugun hasi berri dugun bidai honetan! 😍😍

2016(e)ko irailaren 29(a), osteguna

ANTZERKIAK

Gure K6-ko antzezlana egiteko iturri desberdinak bilatu izan ditugu, teknika, baliabide eta idei desberdinak ikusteko. Gure kasuan, lau antzerki ikusi ditugu, antzerki bakoitza gure taldeko bi pertsonak ikusi ditugunak, ikuspegi desberdinak izango ditugula pentsatuta. Hau guztia IKT ko Irakaslearekin batera koordinatu dugu

Antzerkiaren bideoa ikusi ostean, bakoitzak fitxa bat bete du, ondoren gainerako taldekideen artean partekatzeko. Antzerki horiek "Kubik", "A story of a child and a penguin", “Abbraci” eta “Lorategian”.

· Kubik:

Teatro Paraisok eskaintzen duen antzerki honen ezaugarri esanguratsuena, istorio baten inguruan garatzen ez dela izango litzateke. Antzezlanean zehar leku eta egoera desberdinak aurkezten dira, oso material sinpleekin (kutxak, proiektorea eta argia) eta atrezzoa neutroa, beltzez jantzita bestelako mezurik ez adierazteko.

Pertsonaiei dagokionez, protagonista bezala bi pertsona daude, gehienbat gorputzaren bidez elkar eragiten. Hitzezko komunikazioa oso gutxi agertzen da, mugimendu, keinu, irudi eta girotzeko erabiltzen den musika garrantzi guztia hartzen duelarik.

Aipatzekoa da, antzerki osoan zehar antzeztokia nahiko ilun dagoela eta argi efektuen bidez istorioa girotuz doaz, haurren beldur sentimendua saihestuz.


· A story of a child and a penguin:

Antzerki hau “Perdido y Encontrado” izeneko ipuinean oinarrituta Teatro Telaiok aurkezten du, antzerkira eramateko berezko moldaketa bat eginda. Obra hau beraz, bakarrik bizi den haur baten istorioa antzezten du. Haur honek, egun batean pinguino bat aurkitzen du bere logelan. Haurrak, pinguino hori galdu dela eta bere jatorrizko bizilekura eraman behar duela pentsatzen du eta leku horretara joateko modua bilatzen dute. Azkenean, Ipar Polora ailegatzen direnean, haurra konturatzen da pinguinoa ez zegoela galduta, nahi zuen gauza bakarra, berarekin egotea zen. Haurra bere partez, bere bakartasunaz zein pinguinoarekin egoteko nahiaz ohartzen da eta ondorioz, biak elkarrekin geratzen dira.

Istorioan, bi pertsona agertzen dira bakoitzak bere pertsonaiaz karakterizatuta. Atrezzoa kasu honetan, sinplea izanda ere, aurrekoan baino landuagoa da. 

Garrantzitsua da hitzezko hizkuntza ez dela agertzen aipatzea, baita musikaren erabilera eskasa ere, momentu konkretuetan soilik agertzen bait da, gertakizunak indartzeko.
Hala eta guztiz ere, hitz egiten ez dutenez, istorioa hobeto ulertzeko atzeko aldean dauzkaten arbelak erabiltzen dituzte argibideak emateko.



· Abbraci:

Antzerki honen kasuan ere Teatro Telaiok egindakoa da, hizkuntza ez berbala erabiltzen duena, mimoz egindako antzezlana izaten. Aipatu daitekeen ezaugarri garrantzitsuen artean, publikoarekin elkar eragiten dutela izango litzateke.

Antzezlan osoan zehar, gorputz mugimenduek eta aurpegiko keinuek duten garrantzia kontuan hartuta, oso esajeratuak egiten dituzte, ikusleak gertatzen dena ondo ulertu dezan.
Gainera, musikak garrantzi handia dauka, pertsonaiak musikaren arabera mugitzen dira eta.

Atrezzoari dagokionez, nahiko sinplea dela aipatu daiteke, baita dekoratua ere. Obra osoan zehar ez dago eszena- aldaketarik, baina dekoratu berdineko gune berdinean sentimendu eta emozio desberdinak lantzen dituzte, besarkadak abiapuntu nagusiena izanda.



· Lorategian:


Teatro Paraisok aurkezten duen antzerki honetan, garrantzi handia dauka gertutasuna lortzeko bi pertsonaiek daukaten jarrera, hau da, istorioa pertsonaiak makurtuta daudelarik garatzen da. Gainera, giro lasaia lortzeko biek lasaitasunez eta modu leun batean hitz egiten dute.

Eszenatokian erabiltzen duten atrezzoa nahiko sinplea da eta objektu gutxi badaude ere, atzeko aldean dagoen pantaila berebiziko garrantzia hartzen du, bertan proiektatzen diren irudiak istorioa kontatzen laguntzen bait du eta. Protagonistek, pantailan ageri diren irudiak jolasten dute, hauek eskuekin mugituz, manipulatuz edota aldatuz.

Musikari dagokionez, nahiko urria da, baina entzuten denean girotzeko soinu goxo eta leuneko musika erabiltzen dute.

Gorputz adierazpenaren bidezko mugimenduek istorioa kontatzeko baliabidea bilakatzen da antzerki honetan, hitz berbalak momentu eta egoera konkretuetan agertzen direlarik. Aipatzekoa da, egiten dituzten mugimenduak, haurrek egiten dituzten ohikoak direla.

2016(e)ko irailaren 23(a), ostirala

ONGI ETORRI


Kaixo!! 

Ongi etorri gure bloggera!! Gu Ariwaituki taldea gara eta Haur Hezkuntzako 4.mailako dramatizazio minorreko ikasleak gara. Espazio honetan, informazio eta komunikazio teknologiako ikasgairako sortu dugu, eta hemen kurtso osoan zehar sortutako eta bildutako informazioari buruzko hausnarketak argitaratuko ditugu.


Horrez gain, gizartean gertatzen diren berriei buruz hitz egingo dizuegu.


Zuen gustokoa izatea espero dugu! 



TUKI TUKI................ARIWAITUKI !😝😝😝😝😝😝😝😝😝😝😝