2017(e)ko martxoaren 8(a), asteazkena

AGUR BERO BAT!

Bukaera gertu dugula badakigu eta blog honetan urte osoan dokumentatu ahal izan dugun guztiaren azken hausnarketa bat egingo dugu hurrengo ilaretan:

Hasteko, gure aurkezpena egiteko tartea eduki genuen, izan ere, beharrezkoa ikusi genuen guri buruzko informazioa ematea eta blog honen zergatiak azaltzea. Bide horretan, dramatizazio minorra izanda, guretzako berria zen mundu  honekiko lehenengo gerturapena egin genuen aztertu behar izan genituen antzezlanekin. Konpainia ezberdinetako obrak ikusi genituen, besteak beste, Teatro Paraisoko Lorategian eta Kubik, Teatro Telaioko Abracci eta A story of a child and a penguin. Arestian aipatutakoak ikusi eta taldekide bakoitzak hauek aztertu ostean, baliabide anitz jaso genituen oso eralbigarriak izango zitzaizkigunak ondoren zetorren etapan zein moduluko lanean

Gauzak horrela, edozein proiektu aurrera eramateko jakin bagenekien curriculumeko helburu zein edukiak kontuan eduki behar genituela. Hala ere, prozesu hau ez zen hain erreza izan, zera da, gobernu aldaketaren harira, tamalez, berriro ere hezkuntza sistema ere aldatu zen eta horrek, curriculum berri bat ekarri zuen, Heziberri izenekoa. Hori lantzeko, talde bakoitzak curriculum berriko zenbait atal irakurri eta landu genituen, ondoren, guztien artean elkabanatuz eta osatuz. 

Jarrain, gure gaia aukeratu behar izan genuen eta gure kasuan, errefuxiatuen gaiaren inguruko lanketaren aldeko apustua egin genuen. Hau kontuan izanik, dokumental bat egin behar izan genuen. Hau burutzeko, Talde lana, antolakuntza eta errespetua ezinbestekoa izan zen, eta nola ez, bukaeran prozesu osoaren inguruan egindako hausnarketa.

Kurtsoan aurrera eginez, ikaskuntza berriak jaso eta hausnarketara bideratu gintuzten hainbat ezagutza eta teoria ikusi genituen, hala nola, alderantzizko konoa ren teoria, solo es el principio dokumentala edota Javier Abad ek emandako hitzaldia. 

Gainera, antzezlan oso bat burutzeko ezinbestekoa zitzaigun sormena lantzea eta inspirazio iturriak aurkitzea. Horretarako, oso baliagarria eta lagungarria izan zaigun Eider Eibar ilustratzailearen laguntzaz, pertsonaiak sortu eta gureak sortzeko trebeziak eta teknikak ikasi genituen berari esker.

Guretzako oso garrantzitsua den fase bat Practicum III-a izan zen. Egonaldi honetan, gure lanbidea ezagutzeko aukera paregabea eduki genuen, izan ere, azken urtea izanik, erronka garrantzitsu bat genuen aurretik, zera da, gure beldurrak gainditu, ardura berriak hartu eta esku hartze proposamena praktikan jarri. Horregatik guztiagatik, honen inguruko sarrera bat egitea aproposa iruditzen zitzaigun, egondako ikastetxeak aipatu ez ezik, zortzion hausnarketa bat txertatzea egokia baitzen. 

Urte honetatik baliagarriena eta interesgarriena izan dena, zalantzarik gabe, KunArte ra egindako irteera eta beraien etorrera izan da. Izan ere, modu praktikoago zein zuzen batean antzerkiaren munduan sartu eta honek haurren heziketan duen eragin positiboa zein mailakoa den ikusi ahal izan genuen esperientzia izan zen.

Ikasturtea bukatzeko, hasieratik helburu nagusitzat eduki dugun antzerkia aurkezteko garaia heldu da. Horretarako, orduak eta orduak egon gara gimnasioan "Gaur Grea, eta bihar...?" izeneko gure antzezlana ensaiatzen. Lan handia eta gogo asko jarri dizkiogun proiektua izan da honako hau eta beraz, nahi bezala ateratzea espero dugu.

Amaitzen joateko, beste hainbat sarrera ere atxikitu dizkiogu blog honi, gure antzezlana elikatu ez ezik, gaiaren inguruan gehiago jakin eta hausnartzeko baliagarriak izan zaizkigunak, hala nola, Dragoiaren esnatzea, Errefuxiatuak hartzeko diseinatutako proiektua, Labur metraiak, ikus kultura eta teknologia berriak, Finlandiako hezkuntza sistema, Donald Trump, Chrysallis, Txiroak, Haur errefuxiatuen egoera eta Haur antzerkia eta dolua bezalako sarrerak.

Blog honekin bukatzeko, azken hausnarketa eta azken agur gisa, agur bero bat eman nahi dizkizuegu bide honetan elkartu garen eta lagundu gaituzuen guzti guztiei! Plazer bat izan da :)


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina