2017(e)ko otsailaren 9(a), osteguna

KunArte

KunArte, haurrentzako (1-6 urte) eta beren inguruan dauden pertsona helduentzako berrikuntza artistikorako arte zentroa daukagu, non dibertsio adimentsua, estimulazio artistikoa eta hezkuntza kulturala eskaintzen den haur eta beren familiei. Gauzak horrela, espazio hau estimulazio artistikorako proposamena da eta bide batez, sormena eta emozioak lantzen dira. 

Jakin badakigu, arestian aipatutako adin hauetako haurrak, etengabeko esplorazio garaian daudela. Fase honetan, KunArtek espresio artistiko guztiak garatzeko eremua eskaintzen du, hau da, haurren garapen integrala eta adimen anitzak garatu eta hauetan trebatzeko espazioa eta estimulazio baliabideak biltzen ditu. 

Guzti hau aurrera eramateko, askotariko programazioak prestatzen dira arlo desberdinak jorratzeko. Alde batetik, hazkuntza pertsonala, banan-banakako adierazpena eta hizkuntza artistiko desberdinak lantzeko, ingurune ludiko eta kreatiboak ahalbidetzen dute. Gainera, arte eszenikoak eta musika familian ikusi, begiztatu eta dastatzeko abagunea eskaintzen du, bide horretan, bai segurtasuna bai sentsorial eta emoziozko lurralde berriak aztertzera bultzatuz. Beste alde batetik, sorkuntza eta ikerketarako toki irekia den heinean, ezberdinen arteko harremanak bultzatzeko espazioa da. Azkenik, mintegiaren helburua antzerkia, artea eta haurtzaro txikiaren arteko lotura ugarien begirada panoramikoa eskaintzea da. 

Ondorioz, arestian aipatutako oro kontuan izanik, KunArten artea, estimulazio, adierazpen, hausnarketa, desira, komunikazio, imaginazio gisa ulertzen da, ezagutza eta emozioaren arteko topaketa izango balitz bezala.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina