2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena

FINLANDIAKO HEZKUNTZA SISTEMA

Finlandian, gizarte osoak irakasleei garrantzi handia ematen diete. Izan ere, irakasle ikasketarako karrera zailenetaikoa da. Aurkezten direnen %10 baino gutxiagok lortzen du unibertsitatean sartzea; beraz, beharrezkoa dute batxilergoko batezbesteko nota 10etik 9 baino gehiago ateratzea. Gainera, gizartean inplikazioa erakusten dute, gizarte jardueretan eta borondatezko lanetan parte hartzen dutelarik.

Heziketa sistemari erreparatuz, berezitasun ugari daude. Hasteko, umeak ez dira eskolan hasten 7 urte betetzen dituzten arte, haurrek ikasketetan etekin gehiago ateratzea lortzea helburu. Eskolako lehenengo 6 urteetan, ikasleek irakasle berdina izaten dute ikasgai gehienetan, eta honen helburua da ume guztiek parte hartzea eta inor atzean ez geratzea. Ikasleek egunean 4 edo 5 ordu besterik ez dute eskolan egon behar, umeak ahalik eta gehien jolastea eta pentsatzen ikasteko denbora izan dezaten.

Hezkuntza zentroei dagokionez, ikastetxe bakoitzak hezkuntza maila ezberdina izanda, bere ikasketa plana antolatzeko autonomia du. Gainera, eskolak familiez eta kultura baliabideez, liburutegiez, eta abar arduratzen dira.

Finlandian, hezkuntza eta politikaren artean adostasuna dago, eta horrek egonkortasun handia ematen dio sistemari. Beste ezaugarri nagusietako bat heziketaren doakotasuna da: eskolako materiala eta garraioa barne. 

Espainian, berriz, Haur Hezkuntza (0 eta 5 urte bitartean) ez da derrigorrezkoa eta oinarrizko hezkuntza (6 eta 16 urte bitartekoa) derrigorrezkoa da.Hezkuntza doakoa da, erakunde publikoetan ikasten den bitartean, baina beharrezkoak diren materialak ikasleak erosi behar ditu, hala nola, liburuak eta material didaktikoak. Oinarrizko hezkuntza bi zatitan banatzen da: Lehen Hezkuntza (6 ikasturte) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (4 ikasturte). Bestetik, batxilergoa dago (16-18 urte bitartean), derrigorrezkoa ez dena eta 3 adar ezberdinetan banatzen dena; arteak, zientziak eta humanistikoak dira. 

Eskola- porrotari buruz hitz egiten badugu. gizonezkoen ia %30 eta emakumezkoena berriz, %20,8koa da Espainian, Europako bikoitza baino gehiago. Beraz, atera dezakegun ondorioa, Finlandian ikasketetan ordu gutxiago sartu eta diru gutxiago inbertitu arren, emaitza hobeak ateratzen dituztela litzateke. 

Hori kontuan hartuta, garrantzitsua ikusten dugu Finlandiako hezkuntza sistemaren arrakastaren gakoak zeintzuk diren azpimarratzea:

1.- Doakotasuna, berdintasunaren berme. Hezkuntzaren alorrean egiten diren inbertsio publikoak lehentasun osoa daukate. Horrek esan nahi du, besteak beste, ibilbide akademiko osoa, haurtzaindegitik unibertsitate ikasketak amaitu artekoa, sosik ordaindu gabe egiten dela Finlandian. 

2.- Denak erantzule, eta batera lanean. Familiak, eskolak, baliabide, azpiegitura soziokulturalak zein gainerako eragile publiko eta pribatuen arteko elkarlana.

3.- Egonkortasuna. «Konfiantza eta egonkortasuna dira gure hezkuntza sistemaren gako nagusiak» zioen Leo Pakhin, Finlandiako Hezkuntza Kontseiluko kideak. Finlandia ez dago aldaketa politiko, sozial eta ekonomikoetatik libre, baina horien guztien gainetik dago Hezkuntza.

4.- Maisu-maistren prestigioa. Finlandiako gizarteak gehien baloratzen duen lanbidea irakaslearena da. 

Lanerako baldintza egokienetarikoak dituztenak irakasleak dira. Ez diote masifikazioari aurre egin behar (20 ikaslekoa da gehienezko ratioa), etengabeko prestakuntzarako aukera ugari eta onak dituzte, eta materialen eta laguntzaren aldetik ere baliabide ugari dituzte. Maisu-maistraren lanak, behar duen sostengua du. Horrekin batera, autonomia dute erabili nahi dituzten material eta metodoak hautatzeko orduan. Beraz, irakasleengan konfiantza osoa jartzen dute.

5.- Helburuen araberako ebaluaketa. Ikastetxeak maiz ebaluatzen dituzte, eta ebaluazio horien emaitzak publikoak dira. Ikasleen iritzia ere hartzen da kontuan, eta hezkuntza administrazioak ez du eskolaz eskola dabilen ikuskaririk. Ikasleen ebaluaketa sistema ere berezia da. Derrigorrezko eskolaratzea 7 urterekin hasten bada ere, 11 urte bete arte ez dute azterketa konbentzionalik egiten.

6.- Inguruaren eta giroaren garrantzia. Espazioari eta horren erabilerari garrantzi handia ematen zaio, eta asko zaintzen dira beste toki batzuetan garrantzigabetzat jotzen diren elementuak: argi naturala, bistak, paisaiarekiko irekiera, elikadura, dekorazioa...

7.- Bizitzarako trebakuntza. Ikaskuntza prozesua lotura zuzena dute eguneroko kontuekin. Ikastea, azken batean, bizitzarako trebatzea da, eta zeregin horretan ez dago lan txikirik edo eginkizun gutxietsirik. Sukaldean egitea, lixatzea, jostea, garbitzea edota egurra moztea ohiko jarduerak dira eskola-orduetan, eta neskek eta mutilek partekatu egiten dituzte. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina